XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
1- belar-jaleak eta beren zaipideak.
Abere belar-jaleak geienetan, besteri erasotzeko baiño beren buruak zaintzeko eta aldezteko gertutuagoak dira.
Ona emen euren zaipideak:
Azkar baiño azkarrago iges egitea da, untxi, erbi eta abarrek oi dutenez.
Onela dira zenbait egaztik arkaitz tontor gorenetan eta zugaitz-adar goietan egiten dituzten (dituezan) abiak.
Azeriek, untxiek eta beste geiagok, lurpean egiten dituzte (dituez) beren zuloak; eta sarrera estua egiten diete (dautse) zuloeri, barruan bizi dana baiño etsai aundiagorik sartu ez dedin: txikiagoeri ez diete (dautse) beldurrik.
Eta taldea borobillean egiten dute; oni esaten zaio (jako) taldeketa.
Barru-aldean emeak eta umeak biltzen dira; indartsuenak, berriz (geienetan arrak), barruko taldearen inguruan biltzen dira borobillean.
Orra indar gutxiko abereek dituzten (dituezan) zaipide batzuk.
Belar-jaleen zaipiderik berezienetariko bat, iges egitea da eta ontan abiada aundiak lortzen dituzte (dituez).
Azpian, eskuitara: Orein arra bare taldea zaintzen.
Untxiak lurpean egiten ditu bere zuloak eta antxe du bere gordeleku ziurra.
-
eginkizunak Marraztu untxi bat igeska, zakurra atzetik dualarik.Adierazi idatziz, zenbait aberek nola izaten dituzten (dituezan) beren zaitzailleak edo zelatariak.